Bean to bar txokolatea
eta espezialitateko kafea

BALMASEDA
Doako sarrera

Otsailak 2417:00 - 21:00

Otsailak 2510:30 - 21:00

Otsailak 2610:30 - 16:00

Horkasitas jauregia

Otsailaren 24, 25 eta 26an, Balmaseda bean to bar txokolatearen eta espezialitateko kafearen hiriburua izango da. Tabletak eta mundu osoko beste gozagarri batzuk lortu ahal izango dituzu, dastaketa uztartuetan parte hartu, kafe eta te esklusiboak dastatu, edo Michelin izarrak dituzten sukaldariengandik ikasi. Balmasedako Horkasitas jauregian ikusiko dugu elkar!
Non gaude?

Horkasitas jauregia

BasqueTxok jaialdian, tabletak eta mundu osoko beste gozagarri batzuk lortu ahal izango dituzu, dastaketa uztartuetan parte hartu, kafe eta te esklusiboak dastatu, edo Michelin izarrak dituzten sukaldariengandik ikasi. Balmasedako Horkasitas jauregian ikusiko dugu elkar!

Benetako urre beltza

BasqueTxok jaialdian, erakusketa- eta salmenta-gune handi batez gain, benetako urre beltza ezagutzeko ekintza ugari prestatu ditugu. Ongi etorri Euskadiko bean to bar txokolatearen eta espezialitateko kafearen jaialdira.

Erakusketariak

Ezagutu eta eskuratu hemengo eta mundu osoko bean to bar txokolateak eta espezialitateko kafeak. Benetako urre beltza dastatzeko parekorik gabeko esperientzia.

Dastaketak

Ustekabeko bultzada emango diegu bean to bar txokolateei dastaketa uztartu hauekin. Hatzak miazkatzeko moduko proposamen berritzaileak… eta betiko zaporeak.

Haur-tailerrak

Etxeko txikienek txokolatea nondik datorren ikasiko duten gure tailerretan, eta primeran pasako dute errezeta gozo-gozoak prestatu bitartean.

Showcooking

Parte hartu itzal handiko sukaldari eta gozogileek emandako showcooking eta bestelako saioetan! Sekulako gozoak prestatzen ikasiko duzu.

Hitzaldiak

Zaleei, profesionalei eta ostalaritza-sektoreari zuzendutako hitzaldiak: bean to bar txokolateak, espezialitateko kafeak, zapore eta prozesuak…

Kafearen txokoa

Dastaketak eta erakustaldiak espezialitateko kafearekin, munduan gehien kontsumitutako edaria berrezagutzeko.

Tearen txokoa

Ibilbidea munduko te-erritualetan zehar, Ingalaterratik Ekialde Urruneraino: tailerrak, dastaketa-saioak eta beste.

YOLANDA ABERASTURI

Txokolatezko orrazketak

Otsailak 24 | 18:00etan

Aurten ere, Yolanda Aberasturik eta bere estilista-taldeak ile-apainketaren artea eta txokolatearen testurak elkartuko dituzte BasqueTxok jaialdiari hasiera emateko.
 

BasqueTxok argazkietan