Txokolaterik onenak dastatzea ez da nahikoa. BasqueTxok esperientzia parte-hartzailea izan dadin nahi dugu. Zure talentua erakusteko hiru lehiaketa aurkezten dizkizugu hemen. Harri gaitzazu!
Artisau bonboien lehiaketa
Otsailak 28 | 10:00etan
Chef-txanoa ipini eta epaimahaiko kideak zur eta lur utzi BasqueTxok Festival-eko bonboi artisau onenarekin. Parte-hartzaile bakoitzak 20 bonboi egingo ditu. Izena eman eta gure sarietako bat irabazi!
Erakutsi zure barista-dohainak Euskadiko AeroPress Txapelketan! Kafe-makina hauek ikaragarriak dira!Irabazlea Espainiako finalean izango da, Madrilen, 2020ko urriaren 12an.
Euskadiko lehen Zero Waste Latte Art Throwdown lehiaketaren anfitrioiak izango gara! ‘Zero waste’ delakoak badu azalpen bat: kafe-hondar guztiak kafe-kokteletan birziklatuko ditugu. Apunta zaitez!