Egitaraua

Balmaseda, Bizkaia

Otsailak 28 ❱ 10:00 – 20:00
Otsailak 29 ❱ 10:00 – 21:00
Martxoak 1 ❱ 10:00 – 18:00

Bean to bar txokolatearen eta espezialitateko kafearen asteburua...

Dastatzeak, showcooking saioak, profesionalei zuzendutako hitzaldi eta mintegiak, haurrentzako jarduerak, erakusketak, lehiaketak eta askoz gehiago. Klik egin atal bakoitzean izen-ematea eta ordutegiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

Dastatzeak

Bean to bar txokolateak dastatu espezialitateko kafe, artisau garagardo eta ardoekin batera gure azaldutako dastaketetan.

Showcooking

Txokolategile esanguratsuenek emandako showcooking saioetan parte hartzeko aukera ez galdu! Klik egin, izena eman, ikasi eta on egin!

Tailerrak

Etxeko txikienek txokolatea nondik datorren ikasiko duten gure tailerretan eta primeran pasako dute errezeta gozo-gozoak prestatzen.

Hitzaldiak

Profesionalei eta ostalaritza-sektoreari zuzendutako hitzaldiak: bean to bar txokolateak, espezialitateko kafeak, zapore eta prozesuak…

Salmenta-gunea

Bost kontinenteetako artisau txokolateak, espezialitateko kafeak eta bestelako gourmet produktuak eramango dituzu etxera!

Lehiaketak

Euskadiko 2020ko AeroPress Txapelketaren eta artisau bonboi lehiaketa baten eszenatokia izango da BasqueTxok.

Doako bisita gidatuak Balmasedan

Otsailak 29, larunbata | 12:00etan eta 17:30ean

Martxoak 1, igandea | 12:00etan

Balmaseda deskubrituko duzu hobeto ezagutzen duten pertsonen eskutik. Gure gidariek Erdi Aroko zubia, alde zaharreko kale harriztatuak, elizak, jauregiak eta etxe dotoreak erakutsiko dizkizute, eta Bizkaiko lehen hiribilduko ia mila urteko sekretuen berri emango dizuete.

Bilbotik hain gertu!

Horkasitas Jauregia

Horkasitas Jauregia Balmasedaren erdigunean dago, hauxe da, Bizkaiko
lehenengo hiribildua izan zenaren bihotzean. Estilo neoklasikoan eraiki
zuten 1686an, baina elementu barrokoak ere baditu jauregiak. Pasaden
urtean barrualdea erreformatu zuten goitik bera. Orain BasqueTxok
Festival bezalako ekitaldiak ospatzeko toki aparta dugu hemen.
❱ JAIALDIA: Horcasitas jauregia
❱ HITZALDIAK: Balmasedako Kultur Etxea
❱ HAURRENTZAKO TAILERRAK: Balmasedako Hiltegi Zaharra

Martín Mendia, 14
48800 Balmaseda

946 80 29 76

info@basquetxokfestival.com