Bean to bar txokolatearen
eta espezialitateko kafearen jaialdia

Balmaseda, Bizkaia

Otsailak 28 ❱ 10:00 – 20:00

Otsailak 29 ❱ 10:00 – 21:00

Martxoak 1 ❱ 10:00 – 18:00

Bilbotik 20 minututara…
Ba al dago XVII. mendeko jauregi bat baino toki aproposagorik gure
garaiko benetako urre beltza aldarrikatzeko? Euskadiko bean to bar
txokolatearen eta espezialitateko kafearen
jaialdirik handiena
antolatu nahi dugu Balmasedan, Bilbotik oso gertu. Hitzaldiak,
dastatzeak, showcooking saioak, salmenta-gunea eta askoz gehiago!

Non gaude?

❱ JAIALDIA: Horcasitas jauregia
❱ HITZALDIAK: Balmasedako Kultur Etxea
❱ HAURRENTZAKO TAILERRAK: Balmasedako Hiltegi Zaharra

BasqueTxok argazkietan

Benetako urre
beltza

Izugarri atsegin dugun bizimodu bat
aldarrikatu nahi dugu! BasqueTxok
Festival-ean merkataritza-harreman
berriak eraiki, eskualdeko ostalaritza
sektorea
ezagutu eta gure produktuak jendartearekin partekatuko ditugu.

Dastaketak

Bean to bar txokolateak dastatu espezialitateko kafe, artisau garagardo eta ardoekin batera gure azaldutako dastaketetan.

Tailerrak

Etxeko txikienek txokolatea nondik datorren ikasiko duten gure tailerretan eta primeran pasako dute errezeta gozo-gozoak prestatzen.

Hitzaldiak

Kafea eta txokolatearen zaleei, profesionalei eta ostalaritza-sektoreari zuzendutako hitzaldiak: bean to bar txokolateak, espezialitateko kafeak, zapore eta prozesuak…

Showcooking

Txokolategile esanguratsuenek emandako showcooking eta bestelako saioetan parte hartzeko aukera ez galdu! Klik egin eta izena eman! Sekulako gozoak prestatzen ikasiko duzu.

Bisita gidatuak

Ezagutu Balmaseda gure gidarien eskutik, doan! Erdi Aroko zubia, alde zaharreko kale harriztatuak, elizak eta jauregiak erakutsiko dizkizute, hala nola Bizkaiko lehen hiribilduko bestelako xarmak.

Enkarterri, Euskadiko bazterrik txundigarriena

Bizkaiko eskualderik mendebaldekoena

Martín Mendia, 14
48800 Balmaseda

946 80 29 76

info@basquetxokfestival.com